Loppuvuoden aukioloaikojen erikoispäivät:
Opening hours during Christmas and New Year:
Pispalan saunayhdistys ry.
Pispalako sauna elkartea
Helbidea:
Pispalan valtatie 9
FI-33250 Tampere
FINLAND
E-posta: saunayhdistys [ät] rajaportti.fi
Rajaporttiko sauna da oraindik funtzionamenduan dagoen Finlandiako saunarik zaharrena. Ohikoa den bezala, su egurrez berotzen da.
Finlandiako saunetan harri beroak egoten dira, eta bertan ura botatzea da, lurruna sortzeko. Lurrunaren hezetasunari esker sentsazio atsegina lortzen da, eta hobeto gozatzen da saunaren esperientziarekin.
Rajaportti saunak 1906. urtean zabaldu zituen ateak. Handik aurrera etengabe aritu da Tampereko biztanleei zein Finlandiako edota atzerriko bisitariei esperientzia atseginak eskaintzen.
Gela bereziak ditu gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat. Kafea eta masaje zerbitzuak alboko eraikinean eskaintzen dira.
Ongi etorri benetako sauna finlandiar honetara!
Eskuoihalak aloka daitezke. Eta nahi izanez gero, baita hauek erosi ere: eskuoihalak, kamisetak, galtzerdiak, orraziak eta bizarra mozteko tresnak.
Sauna pribatua izan nahi ezkero, sauna osoa erreserba dezakezu zeuretzat. Erreserba egiteko telefonoa: +358-41-502 6709 (ingelesez hitz egiteko aukera daukazu) edo E-posta tilavuokraus@rajaportti.fi.
Pispalako sauna elkartea (Pispalan saunayhdistys ry) da Rajaporttin egiten diren ekintzen eta mantenimenduaren arduraduna.
Testua euskeraz: Joseba Ossa, Iranzu Guijarro Plaza eta Seppo