Pispalan saunayhdistys ry
Pispalako sauna elkartea Helbidea: Pispalan valtatie 9 FI-33250 Tampere FINLAND E-posta: saunayhdistys [ät] rajaportti.fi

  • Rajaportti Sauna
    Ordutegia:
  • Astelehena, Asteazkena 18 - 22
  • Ostirala 15 - 21
  • Larunbata 14 - 22
  • Telefonoa +358-50-310 2611
  • Telefonoa +358-40-776 5198
  • Rajaportti Café
    Ordutegia:
  • Astelehena, Asteazkena 16:30 - 22:30
  • Ostirala 13:30- 21:30
  • Larunbata 13:30 - 22:30
  • Telefonoa +358-44-055 9353
  • Telefonoa +358-(0)3-213 0117

Rajaportti Sauna

Rajaporttiko sauna da oraindik funtzionamenduan dagoen Finlandiako saunarik zaharrena. Ohikoa den bezala, su egurrez berotzen da.

Finlandiako saunetan harri beroak egoten dira, eta bertan ura botatzea da, lurruna sortzeko. Lurrunaren hezetasunari esker sentsazio atsegina lortzen da, eta hobeto gozatzen da saunaren esperientziarekin.

Rajaportti saunak 1906. urtean zabaldu zituen ateak. Handik aurrera etengabe aritu da Tampereko biztanleei zein Finlandiako edota atzerriko bisitariei esperientzia atseginak eskaintzen.

Gela bereziak ditu gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat. Kafea eta masaje zerbitzuak alboko eraikinean eskaintzen dira.

Ongi etorri benetako sauna finlandiar honetara!

  • Sarrera:
  • Helduak: 10 €
  • Helduak, deskontuarekin (astelehen eta asteazkenetan): 6 €
  • Umeak (6 - 15 urtekoak): 3 €
  • Umeak (6 urtetik beherakoak): Dohain

Eskuoihalak aloka daitezke. Eta nahi izanez gero, baita hauek erosi ere: eskuoihalak, kamisetak, galtzerdiak, orraziak eta bizarra mozteko tresnak.

Sauna pribatua izan nahi ezkero, sauna osoa erreserba dezakezu zeuretzat. Erreserba egiteko telefonoa: +358-45-136 5557 (ingelesez hitz egiteko aukera daukazu).

Pispalako sauna elkartea (Pispalan saunayhdistys ry) da Rajaporttin egiten diren ekintzen eta mantenimenduaren arduraduna.


Testua euskeraz: Joseba Ossa, Iranzu Guijarro Plaza eta Seppo